Donostia, 2025eko urriaren 13a eta 14a

Jarduerak 2 egunetan

Askotariko ekitaldiak

3 izen-emate mota

Bisitari bakoitzari egokituta

Adituak

Ospe handikoak

Erakundeak

Izen handikoak

#BihotzezEuskadi

Zer da Jasangarritasun Sozial Turistikoari buruzko Kongresua?

Europar Batasuna – NextGeneration EU programak finantzatua, eta Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan, Jasangarritasun Sozial Turistikoari buruzko Kongresuaren helburua da, garapen sozialaren eragile den aldetik, turismoak betetzen duen rola indartzea, eredu ekitatibo, inklusibo eta arduratsuagoak sustatuta.

Eusko Jaurlaritzak Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren eta Basquetour – Turismoaren Euskal Agentziaren bitartez bultzatutako ikuspegi estrategiko horren barruan sartzen da Kongresu hau. Euskadi 2030eko Turismo Arduratsuaren Estrategiarekin, Euskadiko Turismoaren Kode Etikoarekin eta turismoa eraldatzeko Europako politikekin bat eginik, jasangarritasuna indartzen duten aldetik.

Jasangarritasun Soziala Turismoan

Funtsezkoa da:

  • Sektoreak gizartean duen izen onari eusteko eta prestigio hori hobetzeko.
  • Turismoaren hartzaile diren herritarren errekonozimendua ahalbidetzeko.
  • Turismoaren lehiakortasuna bultzatzeko.

Zer lortu nahi dugu Kongresuan?

  • Ezagutzak partekatzea.
  • Jardunbide egokiak identifikatzea.
  • Konpromiso zehatzak ezartzea.
  • Jasangarritasun soziala turismoaren plangintzan eta kudeaketan txertatzea.

Bisitari bakoitzari egokitutako hiru programa

Izen-emate motak

Pro session

Turismoaren sektoreko profesionalak.

Open session

Herritarrei begira.

Etikoa Fest

Ikasleentzat.

Zer da kode etikoa?

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoa

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoak funtsezko printzipio batzuk ezartzen ditu, Euskadiko turismo-eragile guztiek erantzukizuna eta jasangarritasuna beren eguneroko jardunean integra ditzaten, oinarri gisa errespetua eta ulermenerako ekarpena hartuta.

Kode hori Turismoaren Mundu Mailako Kode Etikoaren egokitzapena da, gure kulturaren eta identitatearen berezitasunetatik abiatuta egina, eta gure izaera definitzen duten balioak baliabide propio bihurtzea du helburu, gure turismo-garapena modu lehiakorrean ulertu eta kudeatzeko.

Euskadi, Turismo Arduratsua

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren printzipioak

Turista eta bertako gisa hartzen ditugun erabakiak garrantzitsuak dira

Elkarrekiko errespetua
Berdintasuna aniztasunean
Ingurumen-jasangarritasuna
Tokiko nortasuna, tradizioa eta kultura
Gizateriaren Kultur Ondarea
Gure sektorearen eta sektoreko profesionalen bikaintasuna
Logotipos de patrocinadores