Jasangarritasun Sozial Turistikoari buruzko Kongresuaren partaide dira
Aurkezleak:

Aunitz Alberdi
Kazetari eta aurkezlea
Aunitz Alberdi
Aunitz Alberdi kazetari eta aurkezle donostiarra da, telebistan ibilbide luzea duena.
Gaur egun, TVE1eko “Aquí la Tierra” saioko erreportari-lanetan dabil, eta, aurretik, “Como Sapiens” programaren taldeko kide izan zen telebista-kate berean.
Ia bi hamarkadako esperientzia du; bere ibilbidearen zati handi bat ETBn egin du, baina Atresmedian ere lan egin du, “Espejo Público” programan eta albistegietan erreportari-lanetan aritu baita. Bainet ekoiztetxeko eta tokiko telebistetako hainbat programatako aurkezle eta zuzendari ere izan da.
Edozertara erraz moldatzen denez, ikus-entzunezko lana egiteaz gain, galak, ekitaldiak eta jardunaldiak aurkezten ditu, eta bi arloetan gertutasunez eta profesionaltasunez aritzen da

Alvar Gordejuela
Aktore eta zuzendari
Alvar Gordejuela
Telebistan, hainbat telesailetan agertu da, “Cuéntame cómo pasó”, “El secreto de Puente Viejo”, “Acacias 38”, “La Línea invisible”, “Patria” edo “El Pueblo” lanetan, esaterako.
Gaur egun, Amazon Primen berriki estreinatutako “Romi” telesaileko protagonistetako bat da.
Kameren atzean ere aritu da, “La Buena Hija” eta “Txarriboda, La Matanza” filmak zuzendu baititu.

David Andújar
Kazetaria eta eduki digital sortzailea
David Andújar
Kazetaria eta eduki digital sortzailea. 26 urterekin, aurkezle eta kolaboratzaile gisa aritu da formatu ugaritan, RTVE, Movistar, HuffPost, Cadena Ser edo CodigoNuevo bezalako hedabideetan, eta komunitate handi bat sortu du bere sare sozialen bidez.

Kai Nakai
Artista eta musika-irakaslea
Kai Nakai
2020. urteaz geroztik, Kai Nakai proiektu musikalarekin dabil buru-belarri; hiru disko argitaratu ditu (Baimenik Gabe, Maitia eta Gaupasa), baita 11 single independente ere, eta artista ugarirekin egin ditu kolaborazioak: Mikel Urdangarin, ETS, Jazzwoman, Sara Roy, Dupla eta STR, besteak beste.
Durangoko Sormen Beka (2020) eta Euskara & Euskadi Territory saria (2023) jaso ditu, Euskal Herri osoan 60 kontzertu baino gehiago egin ditu, eta jaialdi garrantzitsuetan ere aritu izan da, hala nola Holika eta ZEID festibaletan.
Konpromiso sozialari dagokionez, Bizipoza proiektuan parte hartzen du Naizen elkartearekin batera, musikaren bitartez haurren eta familien ongizatea sustatuta.
Hizlariak:

Abel Hernández
WeRoad enpresaren Sales & Customer Operations Managerra Espainian
Abel Hernández
Gaur egun, WeRoad enpresaren Sales & Customer Operations Managerra da Espainian. Enpresa horrek talde-bidaiak antolatzen ditu elkar ezagutzen ez duten eta 25 urtetik 49 urtera bitarte dituzten pertsonentzat.
Viajes El Corte Inglés enpresaren hainbat arlotan arduradun-lanetan 20 urtetik gora aritu ondoren eta esperientzia horrek ematen duen trebetasuna izanda, 2023an italiar jatorriko konpainian sartu zenean, erronka berri bat hartu zuen bere gain: WeRoad-en presentzia indartzea Espainiako merkatuan, bidaiari-komunitate sendo bat sortuz eta bidaiaren etapa bakoitzean bezeroaren esperientzia optimizatuz.

Adrián Ballester
Markaren eta marketinaren arloaren zuzendaria da Mazinnen
Adrián Ballester
Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza (LEINN) ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean. Lau urtez, belaunaldi berriek erakundeekin zituzten harremanei buruzko ikerketak egiten aritu zen munduan zehar (Finlandia, AEB, Txina eta India). Z belaunaldiaren kulturan eta marken eta komunitateen estrategian espezializatuta dago, gazteen ikuspegia aintzat hartuta.
Gaur egun, markaren eta marketinaren arloaren zuzendaria da Mazinnen, hau da, belaunaldi berrietan espezializatuta dagoen lehen aholkularitza-enpresan, eta enpresa horretako bazkide da. Erakunde horiekin lan egiten du aholkulari gisa, eta belaunaldien arteko hausturari eta kanal berriei buruzko prestakuntzak ematen ditu IAB Spain, Branding Day (Cadena SER) plataformetan eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, Deustuko Unibertsitatean eta beste hainbatetan.

Ane Ruiz Pozueta
Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko Zuzendari Exekutiboa
Ane Ruiz Pozueta
2025eko uztailaren 1etik Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko Zuzendari Exekutiboa da, lurraldeko ostalaritza sektorea biltzen, ordezkatzen eta defendatzen duen elkartea, eta, gainera, jasangarritasunari, berrikuntzari eta lehiakortasunari lotutako proiektu estrategikoak bultzatzen dituena.
Aurretik, zortziurtez izan zen proiektu estrategikoen arduraduna elkarte berean; esperientzia horrek gaur egun aukera ematen dio sakon ezagutzen dituen ekimenak gidatzeko eta sendotzeko, Gipuzkoako ostalaritza sektorea ekonomia- eta gizarte-motor gisaindartuz.
Madrilgo Unibertsitate Autonomoan lizentziatutako abokatua, eta ESADEko Nazioarteko Negozio Zuzenbideko Masterraegina, abokatu-bulegoetan bost urte eman ondoren, etapa berri bati ekin zion enpresa- eta elkarte-arloko jardunean.

Arantxa Niño
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enplegu eta Prestakuntzako zuzendaria
Arantxa Niño
Aurretik, UGT Euskadiko Enplegu eta Prestakuntzako idazkaria izan da 2019tik 2025era, eta 1994tik, UGT Euskadiko Prestakuntza eta Enplegu teknikaria.
Gai instituzionaletan parte hartu du, UGT Euskadiren ordezkari gisa, honakoetan: Hobetuzen Patronatuan (Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa); Lanbideren Administrazio Kontseiluan (Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa); Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluan, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean; SEPEren Batzorde Iraunkorrean eta Elkarrizketa Sozialerako Mahaian Euskadin eta Estatuan.

Arantxa Niño

Asier Moro
Iparraldeko negozio-arduraduna IUrban-en
Asier Moro
Iparraldeko negozio-arduraduna IUrban-en, baita berrikuntza-taldeko kide ere.Berrikuntzaren eremuari lotuta egon da beti eta eraldaketa teknologikoko proiektuetan aritu da.Komokai Consulting berrikuntzan espezializatutako aholkularitzako bazkidea da, baita Tech&Labor sortzen ari diren soluzio teknologikoetan diharduen enpresako bazkidea ere.Urte hauetan guztietan, hainbat erakunderekin lankidetzan aritu da, berrikuntza, jasangarritasuna eta garapen soziala lotzen dituzten proiektuak sustatuz.

Borja Castelar
LinkedIn plataformaren zuzendari ohia, Talentu Soluzioen dibisioko buru izan zen Europan eta Latinoamerikan
Borja Castelar
LinkedIn plataformaren zuzendari ohia, Talentu Soluzioen dibisioko buru izan zen Europan eta Latinoamerikan ia hamarkada batez, eta munduko saltzailerik onena izendatu zuten. LinkedIn Learning ikaskuntzako online plataforman irakasle ofiziala eta idazlea da, eta bertan sortzen eta ekoizten ditu salmentari eta lidergoari buruzko ikastaro garrantzitsuenak, 500.000 ikasle baino gehiago izanik. Speaker gisa, 500 konferentzia baino gehiagotan parte hartu du 25 herrialdetan. Gainera, nazioarteko 3 bestseller idatzi ditu: Potencia tu Persuasión, Tu Futuro Trabajo eta Power Skills.

Carlos de Alba
Viajes Capitán Grant enpresaren sortzailea eta CEOa
Carlos de Alba
19 urterekin egin zuen bere lehen Interraila, Europa ezagutzen hasi zen, bidaiez maitemindu zen eta beste hiru udatan egin zuen jarraian. Ondoren, bidaia exotikoagoak egin zituen: Transmongoliarra, TransAsya Express, Txernobyl, Afrika, Ekialde Hurbila eta Erdialdeko Amerika. Azken bidaia horretan, hainbat hilabete eman zituen, bidaia lasaia izan zen eta Tijuanatik abiatuta Panamara iritsi zen. Harrezkero, ehun zigilu inguru ditu pasaportean, eta egindako bidaia horiek guztiak baliagarriak izan zaizkio Ronda Iberia eta LP Traveller aldizkarietan idazteko. 2008tik hasita, Anaya Touring-en gidaliburu asko idatzi eta eguneratu ditu, besteak beste, Volver a Nueva York, Guiarama de Croazia, Guia Viva de Bretaña y Normandia, Noruega… Librería De Viaje liburu-dendan, Cadena Ser Viajes-en eta Que No Te Lo Cuenten (QNTLC) irrati-programan lan egin du. Irrati-programa horretan, bidaien arloko dozenaka pertsona ospetsuk hartu zuten parte; esate baterako, Paco Nadalek, Xavier Moretek eta Santos Valencianok.
Geroago, bidaiei eta turismoari buruzko AireLibre aldizkariko erredakzioa koordinatu zuen denbora batez, eta 7 urtez egon zen Ambar Viajes-en, abentura-bidaietan aitzindari izan zen Madrilgo bidaia-agentzian.
2018an, bere proiekturik pertsonalena pentsatzen hasi zen: Viajes Capitán Grant, haurrak dituzten familientzako bidaietan espezializatutako bidaia-agentzia; baina 2022ra arte ez zuen proiektua abian jarri. 3 urte eskasetan, Viajes Capitán Grant erreferente garrantzitsuenetako bat bihurtu da Espainiako familia-bidaietan.
Carlos Kazetaritzan eta Dokumentazioan lizentziaduna da Madrilgo Carlos III. Unibertsitatean.

Daniel Solana
Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren eta Añanako Gatz Haranaren (Araba) zuzendari nagusia
Daniel Solana
Daniel Solana turismoaren, erakundearen eta enpresaren esparruan ibilbide luzea duen profesionala da. Gaur egun, Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren eta Añanako Gatz Haranaren (Araba) zuzendari nagusia da.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aholkulari izan zen 2009tik 2012ra bitarte.
Zuzendaritza komertzialeko eta marketineko karguak bete ditu kontsumoaren, industriaren eta turismoaren sektoreetan, bai estatuan, bai nazioartean, eta aholkulari estrategikoaren lanetan aritu da.
Historia eta Geografian lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, Marketineko masterra egin du Eseunen, eta lidergoaren eta berrikuntzaren arloan Executive prestakuntza egin du ESADEn eta Deusto Business Schoolen. Gainera, elikagai-enpresen goi-zuzendaritzaren alorreko PAG eta DEA programak egin ditu San Telmo Institutuan. Ikuspegi estrategikoa eta esperientzia instituzionala izateaz gain, turismo-sektoreari buruzko ezagutza handia du.

Gonzalo Moreno
Minube enpresako Co-Founder
Gonzalo Moreno
minube.com plataformaren CEOetako bat eta sortzaileetako bat. Plataforma hori bidaiak inspiratzeko eta planifikatzeko Espainian eta Latinoamerikan eragin handiena duenetako bat da.15 urte baino gehiago daramatza proiektu digitalak sustatzen eta teknologia, adimen artifiziala eta bidaiarien benetako esperientziak uztartzen dituzten produktu berritzaileen sorrera zuzendu du. Minubek 30 milioi bisita baino gehiago ditu urtean, eta 4,5 milioi bidaiari baino gehiago daude erregistratuta.

Idoia Ezkurdia Iturrioz
Nekatur – Euskadiko Landa Ostatuen Elkarteko gerentea
Idoia Ezkurdia Iturrioz
Nekatur – Euskadiko Landa Ostatuen Elkarteko gerentea da, eta Turismoan diploma eta Aisiaren Kudeaketan graduondokoa ikasi zituen Deustuko Unibertsitatean, Kudeaketa Turistikoaren espezialitatean. Bi hamarkada baino gehiago daramatza Euskadiko landa-turismoaren garapenari eta dinamizazioari lotuta, jasangarritasuna, berrikuntza eta sareko lana uztartzen dituzten proiektuen buru izanik. Nekatur elkarteko gerente den aldetik, nekazaritza-turismoko establezimendu, landetxe eta landa-turismoko apartamentuekin harreman zuzena izaten du lehiakorragoak izan daitezen, ikusgaitasun handiagoa izan dezaten eta sektoreko erronka berrietara egoki daitezen.
Esperientzia handia du nazioko eta nazioarteko kongresuetan hitzaldiak ematen, eta trebakuntza osagarria ere jaso du askotariko arloetan, hala nola landa- eta natura-ingurunearen interpretazioan, marketin turistikoan eta landa-garapen jasangarrian, besteak beste. Sinetsita dagoenez elkartegintzak balio handia duela aldaketaren eragile izateko, landa-turismoa gizartea kohesionatzeko, ekonomia bultzatzeko eta lurraldea zaintzeko tresna dela defendatzen du, Euskadi jasangarriago eta inklusiboago bat sustatuta.

Idoia Ezkurdia Iturrioz

Isabel Láriz
Lurmetrikako bazkidea | IE Business zuzendaria Euskadin
Isabel Láriz
Lurmetrika euskal enpresako bazkidea da; enpresa hori analisi turistiko aurreratuko eta kudeaketa estrategikoko soluzio propioetan da espezialista, big data, adimen artifiziala eta eredu prediktiboak uztartuta. Erreferentziako helmuga turistikoek enpresa horren tresnak erabiltzen dituzte turismo jasangarriagoa eta lehiakorragoa sustatzeko, lurralde bakoitzaren benetako beharretara egokituta.
Ia 30 urteko esperientzia du negozioaren garapenean, marketinean eta zuzendaritzan, eta IE Business School Executive Education-en Euskadiko zuzendari-lanarekin uztartzen du bere enpresa-jarduna, berrikuntza, jasangarritasuna eta lidergoa lotzen dituen diziplina anitzeko ikuspegi estrategikoa eskainita.

Ivan Hierro
Entrenatzaile pertsonala eta HAZI BILBAOren sortzailea
Ivan Hierro
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan graduatua (aipamena Osasunean) Deustuko Unibertsitatean eta Gorputz Hezkuntzako irakasle izateko Unibertsitate Masterra.
Bere ibilbidean zehar hainbat prestakuntza egin ditu, hala nola Kettlebell Performance, CFSC, FMS 1 eta 2, Barefoot Training Specialist (EBFAGLOBAL), INDARRAREN ENTRENAMENDUA, LANDMINE ETA PELBIS-ZORUA.
HAZI sortu aurretik, entrenamendu pertsonalean eta lesioen berregokitzean espezializatuta zegoen kirol-osasuneko zentro bat koordinatu zuen. Horretaz gain, irakasle-lanetan ere aritu zen.
Beti ari da ikasten eta gozatu egiten du bere lanarekin: pertsona bakoitzari bere prozesuan laguntzen dio arreta osoa emanez eta prestakuntza sendoa eskainiz.
- Osasunerako Ariketa Fisikoaren Diseinuari buruzko Ikastaroa (Ariketa Fisikoa Minbizia gainditu dutenentzat, Osteoporosia, Fibromialgia, Haurdunaldia, Esklerosi Anizkoitza, Diabetesa eta Arnasketa Muskuluak) UPV/EHU.
Hiit entrenamenduaren ondorioak.Exercise Physiology and Training.
Indar-entrenamendua haur eta nerabeekin.
Kalisteniari buruzko prestakuntza.
Esekidurazko entrenamendua.(TRX)
Jarduera fisikoa eta bizkarreko osasuna.Healthy Back Metod
Esperientzia prestatzaile fisiko gisa futbol profesionalean.

Javier Garcia
Viajes Capitán Grant enpresako Travel Consultant
Javier García
Gazte-gaztetatik, Javierrek bazekien berari bidaiak gustatzen zitzaizkiola. Lehendabizi, jakingura zuen bidaiari gisa, ibilbideak diseinatzen zituen beretzat, familiarentzat eta lagunentzat, eta, geroago, modu profesionalean. 27 urte besterik ez baditu ere, freskotasuna, pasioa eta turismoaren hainbat esparrutan duen esperientzia uztartzen dituen ibilbidea du. Juan Carlos Erregea Unibertsitatean Turismoan lizentziatu ondoren, bideak irekitzen hasi zen sektorean eta arlo hauetan espezializatu zen: zerbitzuak kudeatzea, hornitzaileekin negoziatzea eta bidaiarientzat esperientzia paregabeak egitea.
Viajes El Corte Inglés-en enpresa-sailean lan egin zuen, eta sail horretan, ibilbideen kudeaketa integrala egiten zuen, hegaldi, hotel eta jardueren erreserbak koordinatzen zituen, bezeroei laguntza pertsonalizatua ematen zien eta bidaian zehar sortzen diren gorabeherak konpontzen zituen. Etapa horretan, antolatzeko eta xehetasunari arreta eskaintzeko zuen gaitasuna indartu zuen.
Geroago, Ambarviajes-en, Product Managerra izan zen eta oso ibilbide desberdinak diseinatu zituen, hala nola Islandia, Estatu Batuak, Norvegia, Finlandia, Zeelanda Berria, Artikoa edo Antartika. Bere lana programak sortzeaz gain, kalitatea gainbegiratzea, merkatuaren joerak aztertzea, hornitzaileak koordinatzea eta bidaiariekin konektatuko zuten komunikazio-kanpainak sortzea ere bazen.
Gaur egun, Viajes Capitán Grant-en lan egiten du; bidaia-agentzia horretan, urrats pertsonalagoa egin du bere karreran: benetako esperientzia gogoangarriak bizi nahi dituzten familiekin eta bidaiariekin zuzenean lan egitea. Viajes Capitán Grant-en neurrirako bidaiak antolatzen dira, baina horretaz gain, bidaia-agentzia hori erreferente bihurtu da era guztietako premietara egokitutako ibilbideak diseinatzeko, azken xehetasuna ere zainduz beti.
Javierrek bere ibilbidean zehar erakutsi du pertsona aldakorra dela eta kudeaketa estrategikoaren eta arreta pertsonalizatuaren artean mugitzeko gai dela. Helmugei buruz duen ezagutza globalaren ondorioz, negoziaziorako dituen trebetasunen eta bidaiatzeko duen zaletasunaren ondorioz, hornitzaileen eta bidaiarien arteko eta ideiaren eta esperientziaren arteko zubi bihurtu da.

Javier Veiga
Antzerkiko, zinemako eta telebistako egile, aktore eta zuzendaria
Javier Veiga
Antzerkiko, zinemako eta telebistako egile, aktore eta zuzendaria, ibilbide profesional luzea duena.
Madrilgo Arte Dramatikoko Goi Mailako Errege Eskolan ikasi zuen, taula gainean antzezten hasi zen eta bere konpainia ere sortu zuen: Teatro Impar.Aldi berean, ikus-entzunezkoen arloan ere jardun zuen aurkezle-lanetan eta umorista gisa, urte batzuetan ‘El club de la comedia’ telebista-saioan aritu baitzen, adibidez. Saio hori zela-eta Ondas Saria jaso zuen 2001ean. Horretaz gain, hainbat telesailetan lan egin zuen, ‘Farmacia de guardia’ edo ‘7 vidas’ telesailetan, esaterako, eta film labur batzuk ere zuzendu zituen, hala nola ‘¿De qué se ríen las hienas?’eta ‘¡Sálvame!’.Lan horiengatik guztiengatik sari asko jaso zituen estatuko eta nazioarteko jaialdietan.Azken urte hauetan proiektu batzuk idatzi eta zuzendu ditu, hala nola ‘Pequeñas coincidencias’, Amazon Prime Videon estreinatu den jatorrizko lehenengo sail espainiarra,
‘Amigos hasta la muerte’, bere ópera prima, eta ‘Playa de lobos’, bere hurrengo film luzea, Guillermo Francella aktore argentinarra protagonista duena.

Jose Ángel Preciados
ILUNION Hotels konpainiaren CEOa
Jose Ángel Preciados
ILUNION Hotels konpainiaren CEOa, GrupoSocial ONCEren hotelkatea. Inpaktu soziala eta errentagarritasuna uztartzen dituen eredu aitzindari batenbultzatzailea, irisgarritasuna eta aniztasunaardatz dituena. Bere gidaritzapean, konpainiak kudeatzen ditu32 hotel eta 1.900 pertsonak osatutako plantilla inklusiboa.
NH Hoteletan hasi zuen ibilbidea eta 18 urtez aritu zen goi zuzendaritzako postuetan. Iruñeko Ostalaritzako Goi Eskolan eta programa exekutiboetan trebatua, nabarmentzekoa da Preciadosen ikuspegi eraldatzailea. Hainbat sari jaso ditu, Espainian eta nazioartean,berrikuntzaren, bezero esperientziaren eta aniztasunaren alorretan.

Jose Ángel Preciados

Juan José Millás
Idazle eta kazetaria
Juan José Millás
Espainiar idazle eta kazetaria da (Valentzia, 1946). Idazle oparoa izaki, bere idazlanak hogei hizkuntzatara baino gehiagotara itzuli dira eta sari garrantzitsuak ere irabazi ditu; honako eleberri hauek idatzi ditu, besteak beste: Cerbero son las sombras (1975, Sésamo saria), Visión del ahogado (1977), El jardín vacío (1981), Papel mojado (1983), Letra muerta (1984), El desorden de tu nombre (1987), La soledad era esto (1990, Nadal saria), Volver a casa (1990), Tonto, muerto, bastardo e invisible (1995), El orden alfabético (1998), No mires debajo de la cama (1999), Dos mujeres en Praga (2002, Primavera saria), La ciudad (2005), Laura y Julio (2006), El mundo (2007, Planeta saria eta Narratibako sari nazionala), Lo que sé de los hombrecillos (2010), La mujer loca (2014), Desde la sombra (2016), Mi verdadera historia (2017), Que nadie duerma (2018), La vida a ratos (2019) eta Solo humo (2023), baita kontakizunen liburuak eta artikulu-bildumak ere. Era berean, Juan Luis Arsuagarekin batera beste hauek idatzi ditu: La vida contada por un sapiens a un neandertal (2020) eta La muerte contada por un sapiens a un neandertal (2022). El País egunkarian ohiko kolaboratzailea da, eta sotiltasunez, ironiaz eta originaltasunez beteriko zutabe eta artikuluak idazten ditu unean uneko gaiei buruz, konpromiso sozial irmoa adierazita; bestalde, Cadena SER irratiko A vivir saioan ere aritzen da. Aipatutakoez gain, kazetaritzaren arloan egindako lanagatik Mariano de Cavia, Miguel Delibes, Francisco Cerecedo, Vázquez Montalbán eta Don Quijote sariak jaso ditu, baita Valentziako Generalitateko Premi de les Lletres 2022 saria ere.

Juan José Millás

Juan Luis Arsuaga
Idazlea eta Paleontologiako katedraduna
Juan Luis Arsuaga
Idazlea eta Paleontologiako katedraduna da (Madril, 1954). Atapuercako aztarnategietako ikerketa-taldeko kidea da 1982tik, eta 1991. urteaz geroztik, 1997an Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko Asturiasko Printzea saria eta Gizarte Zientzien eta Giza Zientzien Gaztela eta Leon saria jaso zituen lantaldearen zuzendarikidea da. Obra hauek idatzi ditu, besteak beste: El collar del neandertal, La especie elegida, El mundo de Atapuerca, El reloj de Mr. Darwin, Breve historia de la Tierra (con nosotros dentro), El primer viaje de nuestra vida, Vida, la gran historia eta La vida contada por un sapiens a un neandertal (Juan José Millásekin batera).

Juan Luis Arsuaga

Lara Ibiricu
Salmenten eta ekitaldien arduraduna Mimo Bite the Experiencen
Lara Ibiricu
10 urtetik gorako esperientzia dut ekitaldien kudeaketan, turismoan eta salmentetan. Gaur egun, salmenten arduraduna naiz Mimo Bite the Experiencen eta enpresaren kudeaketa komertziala gidatzeaz gain, agendak antolatzen ditut, fakturazioa eta kobrantzak egiten ditut eta bezeroekin harremanetan nago.
Lan komertzialak prozesu digitalen optimizazioarekin uztartzen ditut, automatizazioak eta adimen artifiziala inplementatuz, efizientzia hobetzeko, akatsak murrizteko eta datuak estrategikoki aprobetxatzeko.2021. urteaz geroztik, aktiboki parte hartu nuen marka berria sortzen eta Mimo Bite the Experience merkaturatzen; funtsezkoa izan naiz proiektua sendotzeko.
Prestakuntza hau dut: Itzulpengintza eta Interpretazioa (UPV/EHU), Harreman Publikoetako eta Ekitaldien Antolaketako Masterra (BU) eta Unibertsitateko Aditua Erakunde Harremanetan eta Protokoloan (UNED).

Lluis Serra
EUHOFA International erakundearen Europa hegoaldeko presidentea
Lluis Serra
Hotel Administrazioan lizentziaduna New Yorkeko Cornell Unibertsitatean, San Francisco, Miami eta Bartzelonako hoteletan lan egin du. Hotelen sektorean duen esperientziak eragina izan du hotelen eta jatetxeen zuzendaritza formakuntzari buruzko bere ikuspegian. SantPol de Mar-eko Hotel eta Turismoko Unibertsitate Eskolako zuzendari nagusia eta kontseilari delegatua da. 1966an sortua eta gaur egun Gironako Unibertsitateari atxikia, eskola aitzindaria da Europan. Bertan, bat egiten dute lanbidearen eta akademiaren munduek, eta etorkizuneko profesionalen formakuntza egokiena ahalbidetzen du horrek. QS WorldUniversity Rankingaren arabera, Espainiako hotel eta turismo unibertsitaterik onena da, eta munduko 14garrena. Formakuntza teknikoa eta unibertsitate arlokoa eskaintzen ditu, eta masterrak, hotel eta jatetxe zuzendaritzan eta sukaldaritzaalorrean.
EUHOFA International erakundearen Europa hegoaldeko lehen presidentea da, hotel, turismo eta gastronomia eskolen nazioarteko elkarte garrantzitsuena 1955. urteaz geroztik, 5 kontinenteetako 150 eskola onenak biltzen dituena.
Gainera, sektoreko enpresen aholkularia eta kontseilaria izan da edo da, bai eta administrazio edo gobernu batzuena ere; hala nola Bartzelonako Diputazioa, Kataluniako Generalitatea edo Saudi Arabiako Turismo Ministerioa.

Luz Marina Gil López de Pablo
Teknikaria turismo irisgarrian, TUR4all arloa – Impulsa Igualdad
Luz Marina Gil López de Pablo
Rey Juan Carlos Unibertsitatean (Fuenlabrada) graduatu zen Turismoan.
Taldeko kide da eta turismo irisgarriko teknikari-lanetan aritzen da, turismo irisgarritasunaren arloko sentsibilizazioak eta prestakuntzak prestatzen eta ematen esku hartzen du, baita helmuga turistikoetarako sustapen-ekitaldiak antolatzen ere. Horrez gain, IMPULSA IGUALDAD ordezkatzen du jardunaldi, azoka edo kongresu turistikoetan. Arlo honetako turismo irisgarriko proiektuak koordinatzen eta egiten parte hartzen du: gidak, eskuliburuak, bisitak eta establezimenduetarako irisgarritasunari buruzko auditoriak eta interesgunea.
TUR4all plataforman eta enpresaren ekintza komertzial turistikoetan laguntzen du, eta, gainera, turismo irisgarriko proposamen teknikoak egiten parte hartzen du.
Azkenik, turismo-irisgarritasunaren arloko beste proiektu batzuetan parte hartzen du, baita turismo irisgarriko plan estrategikoak eta Irisgarritasunari eta Turismo Irisgarriari buruzko aholkularitza-planak egiten ere, bereziki Helmuga Turistiko Adimendunak proiektuan parte hartu du.

Luz Marina Gil López de Pablo

Maite Mateo
Turismo enpresetan espezializatutako aholkulari komertziala
Maite Mateo
Turismo enpresetan espezializatutako aholkulari komertziala, 27 urteko esperientziarekin hotel sektorean. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna EHUn, formakuntza du Hotel Gerentzian (UPM), Hotel Zuzendaritza eta F&Bn (Ostelea) eta Adimen Emozionalean (UNIR), eta ziurtagiria Euskadiko Turismoaren Kode Etikoan. Hotel enblematikoen irekierak gidatu ditu, Marugal kudeatzailearekin,bai eta bere kontura ere (hala nola Arima Hotela, ArrizulCongress edo Sukha), eta marka berritzaileak garatu eta aholkatu ditu (IrrisarriBusinessLand eta In JarsConcept). Mateoren ikuspegiak uztartzen ditu estrategia komertziala, adimen emozionalari lotutako salmenten formakuntza eta jasangarritasunarekiko konpromisoa. Gipuzkoako Turismo Hub-arekin kolaboratzen du eta lantaldeak trebatu ditu Miró, Sagarlore eta Zerupe bezalako hoteletan.
Bere proiektu batzuek berrikuntza eta jasangarritasun sariak jaso dituzte, Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik. Mateok ikuspegi integral, etiko eta eraldatzaile batetik egiten du lan.

Maribel Rodríguez

Rafael Magaña
Mazinn-en sortzailea eta Culture & Operations ekimenaren buru
Rafael Magaña
Marka-aholkularia, enpresen eraldaketan espezializatuta dagoena, belaunaldi berrien joera eta portaerak aintzat hartuta.Mazinn-en sortzailea eta Culture & Operations ekimenaren buru da, baita berrikuntza-proiektuena eta bezeroekiko proiektuena ere. Marka askorentzako proiektuak egin ditu; esate baterako, hauentzat: McDonalds, MAPFRE, Mahou, Asturiasko Caja Rural eta San Miguel.
Belaunaldi berriek dituzten portaera berriek sortzen dioten jakin-minak bultzatuta, podcastetan edo ponentzietan parte hartu du Reason Whyrekin eta CEU, UJI, UPSA unibertsitateekin eta abarrekin. Horretaz gain, ikastaroak eman ditu IABn edo Merkataritza Ganberan

Raúl Fernández Acha
Arbaso Hoteleko zuzendaria eta Gipuzkoako Hoteletako presidentea
Raúl Fernández Acha
Eskerrak ematen dizkiegu laguntzeagatik:

Begoña Crespo
Euskadiko Etika Klusterra Fundazioaren Patronatuko kidea
María Begoña Crespo Hidalgo
Zuzenbidean lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean eta Oinarrizko Eskubideen masterra egina du EHUn. Administrazio Zuzenbideko irakasle laguntzaile izan da, baita aholkulari juridiko ere Bilboko Hirigintza Antolamenduko Plan Orokorra egitean.
Ia 20 urtez, BILBAO RIA 2000 sozietatearen arlo juridikoa zuzendu zuen. Lizentziei, etxebizitzari, leheneratzeari, ingurumenari eta oinarrizko eskubideei buruzko lanak argitaratu ditu.
Azpimarratzekoa da etxebizitzarako eskubideari dagokion konfiantza legitimoaren printzipioari buruz egin duen azterketa. Gaur egun, Euskadiko Etika Klusterra Fundazioaren Patronatuko kide da. Euskadiko Turismoaren Etika Batzordeko kide ere bada.

Begoña Crespo

Daniela Otero
Nazio Batuen Turismoaren Mundu Erakundearen Turismoaren Etikako Mundu Batzordeko bitarteko presidentea
Daniela Otero
Enpresak eta erakundeak emaitzen eraldaketan eta hobekuntzan gidatzeko estrategia berritzaileak diseinatzen aditua da.
20 urte daramatza enpresak eta erakundeak gidatzen estrategia berriak diseinatzeko lanetan, printzipio etikoak eta jasangarritasunekoak txertatzen ditu, eta frogatu du ingurumen-, gizarte- eta gobernantza-faktoreak hobetzeko inbertitzen bada, enpresa eta erakunde sendoagoak, indar handiagoa dutenak, sortzeaz gain, emaitza ekonomikoak hobetu egiten direla.
2016tik 2022ra bitarte, Skål Internacional enpresaren CEOa izan zen. Enpresa hori turismoaren arloko profesionalen munduko sare handiena da eta 100 herrialdetan du presentzia.
Turismoaren Mundu Erakundeko (TME) Kide Afiliatuen batzordekide izan da 2019tik 2021era bitarte.
Biosferako Helmuga Jasangarrien Sare Iberoamerikarraren Batzorde Teknikoko kide aktiboa da eta Turismo Arduratsuaren Institutuko Zuzendaritza Batzordeko kide ere bai.
Eta, gaur egun, Nazio Batuen Turismoaren Mundu Erakundearen Turismoaren Etikako Mundu Batzordeko bitarteko presidentea da.

José Ignacio Besga-Zuazola
Euskadiko Etika Klusterra Fundazioaren eta Lidergo Etikoaren Euskal Institutuaren presidentea
José Ignacio Besga-Zuazola
José Ignacio Besga-Zuazola gasteiztarra abokatua eta ekonomialaria da Deustuko Unibertsitatean ikasi ostean, eta ibilbide luzea du lidergo etikoan, kudeaketa instituzionalean eta irakaskuntzan. Gaur egun, Euskadiko Etika Klusterra Fundazioaren eta Lidergo Etikoaren Euskal Institutuaren presidentea da eta, gainera, Turismoaren Munduko Etika Batzordeko (UNWTO) eta Euskadiko Turismoaren Etika Batzordeko kide ere bada.
Kargu garrantzitsuak izan ditu: Caja Vital Kutxako zuzendariorde nagusia eta idazkari nagusia, Gasteizko Gizarte Kontseiluko presidentea, UNICEF Arabako presidentea eta Euskadiko Idazleen Elkarteko presidentea.
Unibertsitateko irakasle izan da Deustun eta UNEDen, eta arbitro- eta bitartekari-lanak egin ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Harremanen Kontseiluan.
Idazle oparoa da, eta etikari, turismoari eta merkataritza-zuzenbideari buruzko saiakerak ez ezik, eleberria eta poesia ere argitaratu ditu, konpromiso soziala, kultura eta etika publikoa izanik bere ibilbidearen bereizgarri.

José Ignacio Besga-Zuazola

María Cristina de la Cruz Ayuso
Deustuko Unibertsitateko Deusto International Research School-en zuzendaria
Mª Cristina de la Cruz Ayuso
Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko Filosofiako irakasle titularra eta ikertzaile seniorra. Hamar urtez Etika zibiko eta profesionalaren irakasle izan zen Deustuko Unibertsitateko Turismo Eskolan.
Gaur egun, Antzinako Filosofia, Filosofia Morala eta Ikerketaren Etika irakasten ditu. Deusto International Research Schoolaren zuzendaria da Deustuko Unibertsitatean eta unibertsitate horretako Etika Batzordeko kide ere bada. 22 liburu eta artikulu eta liburuen kapitulu asko, ehundik gora, idatzi eta argitaratu ditu. Horietan guztietan nabarmentzen da kontzeptu batzuen konplexutasuna ikertu nahi duela. Kontzeptu horiek erantzukizuna, deliberazioa, errukia edo desberdintasuna dira, besteak beste.

