Lege-ohar honek (aurrerantzean, “lege-oharra”) arautzen du BASQUETOUR, Turismoaren Euskal Agentzia – Agencia Vasca de Turismo, S.A. eta Eusko Jaurlaritza / Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra (aurrerantzean, “titularrak”) erakundeek kudeatutako Interneteko atarien erabilera, atari horien titulartasuna egonik Basquetour – Eusko Jaurlaritzaren esku.
Atari horien erabilerak Erabiltzaile izaera ematen du, eta lege-ohar honetan jasotako xedapen guztiak osorik eta baldintzarik gabe onartzea dakar, sarbidea egiten den unean argitaratutako bertsioaren arabera.
Arduradunaren nortasuna
- Titulartasuna: Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza eta Basquetour SA
- Sozietate-izena: DIRECCIÓN DE TURISMO Y HOSTELERÍA DEL GOBIERNO VASCO – EUSKO JAURLARITZAKO TURISMO ETA OSTALARITZA ZUZENDARITZA y BASQUETOUR TURISMOAREN EUSKAL AGENTZIA – AGENCIA VASCA DE TURISMO, S.A.
- Egoitza soziala: Donostia, 01010, Gasteiz, Araba
- Telefonoa: 945018000
Legeria eta jurisdikzioa
Oro har, erabiltzaileen eta titularren arteko harremanak Espainiako legeria eta jurisdikzioaren mende daude.
Aldeek berariaz uko egiten diote dagokien foruari eta Euskadiko epaitegi eta auzitegien esku uzten dituzte baldintza hauen interpretazio edo betearazpenetik sor litezkeen auziak.
Edukia eta erabilera
Erabiltzaileak badaki eta onartzen du atarietara sartzeak ez duela inola ere esan nahi Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzarekin edo Basquetourrekin harreman komertzial bat hasten denik.
Titularrek ez dute zertan ados egon kolaboratzaileen iritziekin. Era berean, eskubidea dute, aldez aurretik jakinarazi gabe, beren webguneetan egokitzat jotzen dituzten aldaketak egiteko; edukiak eta eskaintzen diren zerbitzuak alda, ezaba edo gehitu ahal izango dituzte, bai eta horiek aurkezteko edo kokatzeko modua ere.
Atarietako informaziora sartzea eta erabiltzea erabiltzailearen erantzukizun esklusiboa izango da. Titularrek ez dute erantzukizunik izango sarbide edo erabilera horretatik erator daitezkeen ondorio, kalte edo galerengatik, indarreko legerian ezarritako kasuetan izan ezik.
Jabetza intelektuala eta industriala
Atarietako eduki, diseinu grafiko eta kodeen, bai eta bertan jasotako elementuen jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzaren eta Basquetourrenak dira, salbu eta bestelakorik adierazten denean, eta indarreko legeriak babesten ditu.
Debekatuta dago atarietako edukiak erreproduzitzea, banatzea, jendaurrean jakinaraztea, eraldatzea edo bestelako jarduerak egitea, iturriak aipatuta ere, titularren baimen espresu eta idatzizkorik gabe.
Atarietan jasotako informazioa baimenik gabe erabiltzeak, eta horrek jabetza intelektual eta industrialeko eskubideetan eragin ditzakeen kalteek, erantzukizunak eragingo dituzte, dagokion legezko ekintzen bidez.
Estekak (Links)
Atarietan agertzen diren estekek informazio-helburua baino ez dute, eta ez dute inola ere gomendiorik edo gonbidapenik suposatzen.
Titularrek ez dute erantzukizunik bere gain hartzen atarietan aipatutako hirugarrenen esteken konexio edo edukiari dagokionez.
Datuen Babesa
Atarietan eskuragarri dauden bideen bidez jasotako datu pertsonalak indarreko araudiaren arabera tratatuko dira:
- (EB) 2016/679 Erregelamendua, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO)
- 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa (DBLODGDD)
Eskubideak: Erabiltzaileak eskubidea izango du bere datuetarako sarbidea izateko, zuzentzeko, aurka egiteko, ezabatzeko (“ahaztua izateko eskubidea”), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna izateko eta erabaki indibidualizatuen xede ez izateko.
Eskubideen erabilera: Eskubide horiek erabil daitezke Eusko Jaurlaritza / Basquetourren datuen tratamenduaren arduradunarengana joz, datuak babesteko arloan ezarritako prozeduren bidez.
Era berean, erabiltzaileak erreklamazio bat aurkeztu ahal izango dio Datuak Babesteko Euskal Bulegoari edo, aldez aurretik, EAEko Datuak Babesteko ordezkariari.
Informazio gehiago eskuragarri dago Eusko Jaurlaritzako Datuak Babesteko Ordezkariaren webgunean.
Aldaketak
Titularrek eskubidea dute, une oro eta aurrez abisatu gabe, atarietan jasotako informazioan, baita haien konfigurazioan edo aurkezpenean ere, aldaketak eta eguneraketak egiteko.
Copyright
© 2025 Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza eta Basquetour. Eskubide guztiak erreserbatuta.
